- ZERBITZUAK -
BATEAn epe luzeko harremanetan sinesten dugu. Zuen beharrak, estrategia eta kultura galdetu, entzun eta ulertuko ditugu, zuen enpresarekin eta benetan behar duzunarekin bat datozen profilak aurkitzeko.
Ez dizuegu denbora galduko eta ez dizuegu bidaliko espedientea betetzeko egokiak ez diren hautagairik. Konfiantza osoz, hautagaia aurkitzen ez badugu, esango dizuegu.
Beti izango duzu gurekin konfiantza, zerbait esaten badugu betetzen dugu. Arazoren bat izanez gero, hitz egingo dugu lehenbailehen konpontzeko.
Nahi duzunean jar zaitezke gurekin harremanetan. Tratu hurbila eta gardena izango duzu, eta hautaketa-prozesuak aurrera egin ahala jakinaraziko dizugu.
Zuen taldearen luzapena izango gara, eta zuen egunerokotasunean lagunduko dizuegu, taldekide bat gehiago bezala.
Edozein egoeratan, zuen oinetakoetan jarriko gara, frankoak izango gara eta nola lagundu dezakegun esango dizuegu.
Esperientzia handia dugu Gipuzkoan lanean, eta horri esker, tokiko lan merkatua, hautagaiak eta inguruko enpresak oso ondo ezagutzen ditugu.
Gainera, harreman estua dugu hautagaiekin, eta haiek zer bilatzen duten badakigu. Beraz, aukera bat sortzen bada, badakigu norekin jarri behar dugun harremanetan.
Eta pertsona egokia ezagutzen ez badugu edo bilaketa-prozesuan zalantzaren bat badugu, elkarrekin lan egingo dugu hura aurkitzeko.
Hautaketa-prozesu guztiak modu profesionalean egiten ditugu, denbora inbertitzen dugu eta horietako bakoitzean mimoa jartzen dugu.
Ez dugu bilaketa azkar bat egiten gure datu-basean eta horrekin nahiko. Gure ustez, elkarrizketa profesional eta sakona egitea kritikoa eta garrantzitsua da, hautagaiak enpresaren beharrarekin bat egiten duen ala ez baloratzeko.
Txosten osoak bidaliko dizkizuegu, eta profil bakoitza xehetasunez azalduko dizuegu, bai maila pertsonalean bai profesionalean, informazio guztia izan dezazuen, hauen enkajea ondo baloratu ahal izateko.
Jakin badakigu zuen ordezkari gisa dihardugula, eta hautagaiaren esperientzia ona bermatzeko helburuarekin, komunikazio arina dugu prozesuan zehar hautagai guztiekin.
Eta, jakina, prozesua amaitutakoan, azken erabakiaren berri ematen zaie guztiei.
Gainera, BATEAn ahalegin berezia egiten dugu prozesu osoan zehar konfidentzialtasuna ziurtatzeko, erabiltzen ditugun datuen sentikortasun-maila kontuan hartuta. Hau bai hautagaia bai enpresei aplikatzen diegu.
Gure esperientziaren ondorioz, merkatua asko ezagutzen dugu. Pertsonetan dagoen talentua identifikatzen dugu, eta hauen bidelagun gara beren ibilbide profesionalean; beraien distira nabarmentzen laguntzen diegu, eta helburu profesionaletara bideratzen ditugu.
Beraz, ez du axola zein den zure erronka, egin ezazu; elkarrekin lortuko dugu.
Aholkularitza egiten dugu, pertsonengan eta hauek enpresetan egin ditzaketen ekarpen guztietan sinesten dugulako.
Talentua ondasun urria da eta, beraz, beharrezkoa da enpresek hura leialtzeko eta garatzeko estrategiak ezartzea.
Hemen eroso sentitzen gara, neurrira egindako tresnak diseinatzen dituen eta ezarpenean laguntzen dizun bidelagun izanik.
Horregatik, BATEAn zuen taldeak antolatzen, garatzen eta leialtzen lagun zaitzakegu: