- EZAGUT GAITZAZU -
Urrearen sukarraren garaian, bilatzaileek ordura arte ezezagunak ziren bide berriei ekiten zieten, gizarte-ingurunean aberastasuna zekarren metal preziatu horren bila. Artisau-tresna bat erabiltzen zuten eta, horren bidez, errekako harea bahetu zezaketen, urrearen bila; tresna hori txanela zen.
Gaur egun, gure gizarteak duen ondasun preziatuena pertsonak eta beraien talentua dira. Guk, BATEA garen aldetik, pertsonak bilatu eta distirarazten ditugu, horietako bakoitzarentzat aukerak errealitate bilaka daitezen.
Gure taldeak gaitasuna du bide berriei ekiteko, gure bezeroentzat gure ustez baliozkoa dena lortzeko oztopoak gainditzeko eta beti espero duguna gainditzeko.
Baina horrek ez luke ezertarako balio, baldin eta ez bagenu lan egingo profesionalki garatu nahi duten pertsonekin, kontuan hartuta gure gizartearen funtsezko pieza direla. Pertsona horiek dira distira; guk hura fintzen eta ikusgarri egiten laguntzen dugu.
JABIER ETXABE
Bazkidea / ZuzendariaJABIER ETXABE
Bazkidea / ZuzendariaZuatzu enpresa-parkea.
Urgull eraikina Lehen solairua, 3. lokala.
20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
IÑIGO CALVO CIA
Bazkidea / ZuzendariaIÑIGO CALVO CIA
Bazkidea / ZuzendariaZuatzu enpresa-parkea.
Urgull eraikina Lehen solairua, 3. lokala.
20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
MIREN EIZMENDI
Marketing eta Giza Baliabideen administrazioan teknikariaMIREN EIZMENDI
Marketing eta Giza Baliabideen administrazioan teknikariaZuatzu enpresa-parkea.
Urgull eraikina Lehen solairua, 3. lokala.
20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Ez dago erdizka ibiltzerik, taldean lan egiteko orduan; hori da atsegin duguna, horrekin gozatzen dugu. Elkarrekin eta pertsonengandik hurbil, lanbide-garapeneko prozesuan, aurretik eta ondoren; ez dago sekreturik, hor baino ez gaude.
Izan ere, edozein erronkari egingo diogu aurre elkarrekin, berezi egiten zaituena distiraraziko dugulako; urrunetik ikusaraziko dugu, ez baitago beste baten antza duen distirarik, eta guk badakigulako, zurekin batera, nola identifikatu, horri nola balioa eman eta preziatu bilakatu.